Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 50:32-40 Elizen Arteko Biblia (EAB)

32. Nazio lotsagabea zabunka hasieta erori egingo da,ez du inork jasoko.Su emango diet zure hirieieta suak inguru guztiakirentsiko ditu».

33. Honela dio Jaun ahalguztidunak:«Israel herria eta Juda herria,biak daude zapaldurik:etsaiek menpean hartu dituzteeta askatu nahi ez.

34. Baina ni, haien defendatzailea,indartsua naiz,“Jaun ahalguztiduna” dut izena:neuk defendatuko dut haien auzia,munduari barealdia emanezeta babiloniarrak astinduz».

35. Jaunak dio:«Gerra Babiloniako bizilagunei,buruzagi eta jakintsuei!

36. Gerra igarleei:zora bitez!Gerra gudariei:egin bezate beldurrez dardara!

37. Gerra hango zaldi eta guda-gurdiei,haren alde borrokatzen dutenatzerriko gudariei:bihur bitez emajende beldurti!Gerra hango altxorrei:harrapa bitzate!

38. Gerra ibaiei: lehor bitez!Idoloen herrialdea baita Babilonia,irudi izugarri horiek liluratua.

39. Horregatik,basapiztien gordeleku izango da,txakalen eta ostruken bizileku.Gizakirik ez da han sekula biziko,bizilagunik gabe geldituko damendez mende.

40. Sodoma, Gomorraeta inguruko hiriakJaunak erraustu zituenean bezala,ez da han aurrerantzeangizakirik biziko.Hala diot nik, Jaunak.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 50