Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 50:24-32 Elizen Arteko Biblia (EAB)

24. Tranpa jarri dizut, Babilonia,eta konturatu gabeerori zara bertan:atzemana eta lotua gertatu zara,nire aurka, Jaun honen aurka,jarri zarelako.

25. Armategia zabaldueta armak atera ditut,neure haserre-zigorra burutzeko:nik, Jaun ahalguztidunak,eginbehar bat dutbabiloniarren herrialdean.

26. Zatozte alde guztietatikharen aurka,zabaldu hango biltegiak,pilatu dena eta suntsitu,ez dadila hondarrik ere geldi!

27. Hil hango buruzagiak,bidali hiltegira zekorrak bezala!Egin du haienak,iritsi zaie kontuak hartzeko eguna!»

28. Babiloniatik bizirik ihes egindakoekSion hirian ematen dute berri hau:«Jaunaren, gure Jainkoaren,mendekua da,tenplua hondatu zutenenkontrako mendekua».

29. Jaunak dio:«Bildu arkulariak Babiloniaren aurka,bildu uztaia erabiltzen duten guztiak.Ingura bezate hiria,ez dezala handik inork ere ihes egin!Ordaindu beraren egiteek merezia,egin berari berak besteei egina,Jaun honekin, Israelen Santuarekin,harro eta lotsagabe jokatu baitu.

30. Egun hartangazteak kaleetan eroriko dira,gudari guztiak hilko.

31. Honela diot nik,Jainko Jaun ahalguztidunak:Hona hemen ni zure aurka,lotsagabe halakoa!Heldu da zure eguna,kontuak emateko ordua!

32. Nazio lotsagabea zabunka hasieta erori egingo da,ez du inork jasoko.Su emango diet zure hirieieta suak inguru guztiakirentsiko ditu».

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 50