Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 50:11-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. «Zuek, babiloniarrok,nire herria hondatu duzuenok,egin festa eta pozez salto;bai, egin zilipurdikazekorrak zelaian bezala,egin irrintzi zaldiak bezala.

12. Zuen jaioterria lotsa gorrianeta desohorez betea geldituko da;herrietan azkena izango da,basamortu eta eremu lehor.

13. Bizilagunik gabeeta erabat hondatua utziko dutneure amorru bizian.Handik igaroko diren guztiakizu-ikaraturik geldituko dira,hango hondamendia ikustean.

14. «Arkulariok, presta borrokarakoBabiloniaren inguruan;jaurti haren kontra gezi guztiak,ez gorde bat ere,bekatu egin baitu Jaunaren aurka.

15. Egin guda-irrintziak haren inguruan!Babiloniak amore eman du!Erori dira haren dorreak,bota dituzte harresiak.Nire mendekua da,Jaun honek haren aurkaerabakitako mendekua:egin berari berak besteei egina!

16. Desagerrarazi Babiloniatikhazi-ereile eta uzta-biltzaile guztiak.Nork bere herrira joko du,nork bere aberrira ihes egingo,gerra suntsitzailetik urrun».

17. Jaunak dio: «Lehoiek erasotako artalde sakabanatua zen Israel. Asiriako erregeak irentsi zuen lehenengoz; gero, Babiloniako errege Nabukodonosorrek txikitu zeharo.

18. Horregatik, nik, Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak, zigortu egingo ditut Babiloniako erregea eta herrialdea, Asiriako erregea zigortu nuen bezala.

19. Bere larreetara itzularaziko dut Israel, ene artaldea, eta Karmel mendian eta Baxan eskualdean larratuko da; ase arte jango du Efraimgo mendietan eta Galaaden.

20. Orduan ez da geldituko Israelen erruaren eta Judaren bekatuen arrastorik, barkatu egingo baitiet bizirik utziko ditudanei».

21. Jaunak dio:«Eraso Merataim lurraldeari,Pekodeko bizilagunei.Garbi itzazue eta suntsitu erabat,bete agindu dizuedan guztia.

22. Gerra-hotsak lurralde hartan,hondamendi izugarria.

23. Babilonia, garai batean,mailuak bezala,mundu guztia jotzen zuena,orain bera da puskatua eta txikitua!Hara Babiloniahondamendi bihurtuanazioen artean!

24. Tranpa jarri dizut, Babilonia,eta konturatu gabeerori zara bertan:atzemana eta lotua gertatu zara,nire aurka, Jaun honen aurka,jarri zarelako.

25. Armategia zabaldueta armak atera ditut,neure haserre-zigorra burutzeko:nik, Jaun ahalguztidunak,eginbehar bat dutbabiloniarren herrialdean.

26. Zatozte alde guztietatikharen aurka,zabaldu hango biltegiak,pilatu dena eta suntsitu,ez dadila hondarrik ere geldi!

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 50