Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 48:9-29 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Egin hilobia Moabentzat,hondakin huts baita.Hiriak hondamendi bihurturik,jenderik gabe geratzen dira».

10. Madarikatua Jaunak emandako eginkizuna betetzen nagia! Madarikatua ezpata mendekatzailea hartu nahi ez duena!

11. Gazte-denboratiklasai bizi izan da Moab,ez du erbesterik ezagutu.Jalkitzen egondako ardoak bezala,ontzitik ontzira aldatu gabekoardoak bezala,ez du galdu bere gozoa,ez zaio joan bere usain ona.

12. Horregatik, Jaunak dio: «Badator garaia, ontzitik ontzira nork aldatua bidaliko diodana: ontziak hustu eta puskatu egingo dituzte.

13. Orduan, huts aterako zaie moabdarrei Kemox jainkoarengan zuten konfiantza, israeldarrei Betelengan zutena huts gertatu zitzaien bezala.

14. «Nola ausartzen zarete,moabdarrok,adoretsu, borrokan zaildutakogudari zaretela esaten?

15. Iritsi daMoaben eta bertako hiriensuntsitzailea:triskantzara doazgazterik bikainenak.Hala diot nik, Errege honek:“Jaun ahalguztidun” dut izena!

16. Hurbil da Moaben hondamena,gainean du zoritxarra.

17. Auzoko nazioek,Moabi begirune ziotenek,lagun biezaiote atsekabean,eta esan:“Ai ene!Hautsi dute Moaben boterea,erraustu haren eder-ospea!”

18. «Dibongo jendeok,jaitsi ohorezko zeuen aulkitik,koka zaitezte eremuan,aurka baitatorkizueMoaben suntsitzailea,gotorlekuak erraustera.

19. Aroerko bizilagunok,jarri bidean zelatari,galdegin ihesi doazeneizer gertatu den.

20. Erantzungo dizuete:“Porrokatua dago Moab, desegina.Egin intziri eta garrasi berarengatik!Iragarri Arnon ibai inguruanMoab suntsitua izan dela” ».

21. Badator goi-lautadako hirien aurka Jaunak erabakitako zigor-epaia: Holon, Jahtza, Mefaat,

22. Dibon, Nebo, Bet-Diblataim,

23. Kiriataim, Bet-Gamul, Bet-Meon,

24. Keriot eta Botzraren aurka, Moabeko hiri guztien aurka, gertuko nahiz urrutiko.

25. «Galdu da Moaben boterea,desegin da haren indarra».Horixe da Jaunaren epaia.

26. Mozkor ezazue Moab, bere burua Jaunaren kontra handitu nahi izan du eta. Bere okadatan iraulkatuko da, eta denek barre egingo diote.

27. Ez zenion, bada, zuk barre egin Israeli, lapurretan harrapatutako bati bezala? Ez zinen, bada, buru-eraginka jarduten, hartaz hitz egiten zenuen bakoitzean?

28. Moabeko bizilagunok, utzi hiriak,joan harkaitzetara bizitzera,koba-zuloetan habia egiten dutenusoen antzera.

29. Ezaguna duguMoaben gehiegizko harrokeria.Hura handikeria,hura harropuzkeria eta handiustea!

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 48