Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 48:38-47 Elizen Arteko Biblia (EAB)

38. Moabeko etxe gain eta plazetan jende guztiak dolu. Izan ere, Jaunak dio: «Ezertarako ez den ontzia bezala apurtu dut Moab».

39. Ai ene, desegina da Moab! Egin intziri! Lotsaren lotsaz bizkarra eman du! Auzokoen izu eta iseka-gai bihurtu da.

40. Honela dio Jaunak:«Arranoaren antzeraoldartzen da etsaia,hegoak zabalduz Moaben gainera.

41. Hiriak konkistatuko dituzte,gotorlekuak menderatuko.Egun hartan,indargabe geldituko diraMoabeko gudariak,emakumea erdiminetan bezala.

42. Moab ez da herri izango,nire aurka bere burua altxatu baitu.

43. Hala diot nik, Jaunak:Izua eta zuloa eta zepoa zuretzat,Moaben bizi zaren horrentzat:

44. izuaren erasotik ihes egin dezanazuloan jausiko da;zulotik ihes egin dezanazepoan harrapatua geldituko.Zigorra bidaliko diot Moabikontuak hartzeko egunean.Hala diot nik, Jaunak.

45. «Ihesi doazenak, akiturik,Hexbonen babesean gelditu dira;baina sua jalgitzen da Hexbondik,sugarrak zabaltzenSihon erregearen jauregitik,guztia kiskaliz:Moabeko haranak eta goi-lautada.

46. Zer zoritxarra zuretzat, Moab!Galdua zara, Kemoxen herri hori!Zure seme-alabakgatibu eraman dituzte atzerrira.

47. «Baina egunen batean aldatuko dut Moaben zoria. Nik, Jaunak, esana».Honaino Moaben aurkako epaia.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 48