Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 48:34-44 Elizen Arteko Biblia (EAB)

34. Hexbongo deiadarrak Elale eta Jahatzeraino iristen dira; garrasiak entzuten Tzoartik Horonaimeraino, Eglat-Xelixiaraino, Nimrimgo urak ere agortu egin baitira.

35. Jaunak dio: «Galdu egingo ditut Moaben, muinoetako kultu-lekuetan beren jainkoei intsentsua erretzen dieten guztiak».

36. Horregatik, txirularen antzera dardaraz daukat bihotza Moabengatik, txirularen antzera dardaraz Kir-Heresko jendearengatik, galdu baitituzte bilduriko ondasun guztiak.

37. Burua soil eta bizarra motz dute guztiek, besoak urratuak eta dolu-jantzia soinean.

38. Moabeko etxe gain eta plazetan jende guztiak dolu. Izan ere, Jaunak dio: «Ezertarako ez den ontzia bezala apurtu dut Moab».

39. Ai ene, desegina da Moab! Egin intziri! Lotsaren lotsaz bizkarra eman du! Auzokoen izu eta iseka-gai bihurtu da.

40. Honela dio Jaunak:«Arranoaren antzeraoldartzen da etsaia,hegoak zabalduz Moaben gainera.

41. Hiriak konkistatuko dituzte,gotorlekuak menderatuko.Egun hartan,indargabe geldituko diraMoabeko gudariak,emakumea erdiminetan bezala.

42. Moab ez da herri izango,nire aurka bere burua altxatu baitu.

43. Hala diot nik, Jaunak:Izua eta zuloa eta zepoa zuretzat,Moaben bizi zaren horrentzat:

44. izuaren erasotik ihes egin dezanazuloan jausiko da;zulotik ihes egin dezanazepoan harrapatua geldituko.Zigorra bidaliko diot Moabikontuak hartzeko egunean.Hala diot nik, Jaunak.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 48