34. Hexbongo deiadarrak Elale eta Jahatzeraino iristen dira; garrasiak entzuten Tzoartik Horonaimeraino, Eglat-Xelixiaraino, Nimrimgo urak ere agortu egin baitira.
35. Jaunak dio: «Galdu egingo ditut Moaben, muinoetako kultu-lekuetan beren jainkoei intsentsua erretzen dieten guztiak».
36. Horregatik, txirularen antzera dardaraz daukat bihotza Moabengatik, txirularen antzera dardaraz Kir-Heresko jendearengatik, galdu baitituzte bilduriko ondasun guztiak.
37. Burua soil eta bizarra motz dute guztiek, besoak urratuak eta dolu-jantzia soinean.
38. Moabeko etxe gain eta plazetan jende guztiak dolu. Izan ere, Jaunak dio: «Ezertarako ez den ontzia bezala apurtu dut Moab».
39. Ai ene, desegina da Moab! Egin intziri! Lotsaren lotsaz bizkarra eman du! Auzokoen izu eta iseka-gai bihurtu da.
40. Honela dio Jaunak:«Arranoaren antzeraoldartzen da etsaia,hegoak zabalduz Moaben gainera.
41. Hiriak konkistatuko dituzte,gotorlekuak menderatuko.Egun hartan,indargabe geldituko diraMoabeko gudariak,emakumea erdiminetan bezala.
42. Moab ez da herri izango,nire aurka bere burua altxatu baitu.