Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 48:27-35 Elizen Arteko Biblia (EAB)

27. Ez zenion, bada, zuk barre egin Israeli, lapurretan harrapatutako bati bezala? Ez zinen, bada, buru-eraginka jarduten, hartaz hitz egiten zenuen bakoitzean?

28. Moabeko bizilagunok, utzi hiriak,joan harkaitzetara bizitzera,koba-zuloetan habia egiten dutenusoen antzera.

29. Ezaguna duguMoaben gehiegizko harrokeria.Hura handikeria,hura harropuzkeria eta handiustea!

30. Jaunak dio:«Ezagutzen dut haren ustekeria,eta egiteek ez dioteurrik ere ematenharen esan harroei».

31. Intziriz eta negar-zotinka nago,garrasi bizian Moabengatik,Kir-Heresko jendearengatik.

32. Jazergatik egin nuen bainonegar gehiago dagit zuregatik,Sibmako mahasti horrengatik.Zure aihenakItsaso Gorriraino luzatzen ziren,Jazereraino iristen:zure gain ereoldartu da suntsitzailea,uzta eta mahats-bilketa hondatuz.

33. Amaitu dira poza eta alaitasunaMoabeko mahasti eta soroetan.Dolareetan ez da gehiagomahatsik zapaltzen,kito poz-irrintziak!

34. Hexbongo deiadarrak Elale eta Jahatzeraino iristen dira; garrasiak entzuten Tzoartik Horonaimeraino, Eglat-Xelixiaraino, Nimrimgo urak ere agortu egin baitira.

35. Jaunak dio: «Galdu egingo ditut Moaben, muinoetako kultu-lekuetan beren jainkoei intsentsua erretzen dieten guztiak».

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 48