Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 48:19-38 Elizen Arteko Biblia (EAB)

19. Aroerko bizilagunok,jarri bidean zelatari,galdegin ihesi doazeneizer gertatu den.

20. Erantzungo dizuete:“Porrokatua dago Moab, desegina.Egin intziri eta garrasi berarengatik!Iragarri Arnon ibai inguruanMoab suntsitua izan dela” ».

21. Badator goi-lautadako hirien aurka Jaunak erabakitako zigor-epaia: Holon, Jahtza, Mefaat,

22. Dibon, Nebo, Bet-Diblataim,

23. Kiriataim, Bet-Gamul, Bet-Meon,

24. Keriot eta Botzraren aurka, Moabeko hiri guztien aurka, gertuko nahiz urrutiko.

25. «Galdu da Moaben boterea,desegin da haren indarra».Horixe da Jaunaren epaia.

26. Mozkor ezazue Moab, bere burua Jaunaren kontra handitu nahi izan du eta. Bere okadatan iraulkatuko da, eta denek barre egingo diote.

27. Ez zenion, bada, zuk barre egin Israeli, lapurretan harrapatutako bati bezala? Ez zinen, bada, buru-eraginka jarduten, hartaz hitz egiten zenuen bakoitzean?

28. Moabeko bizilagunok, utzi hiriak,joan harkaitzetara bizitzera,koba-zuloetan habia egiten dutenusoen antzera.

29. Ezaguna duguMoaben gehiegizko harrokeria.Hura handikeria,hura harropuzkeria eta handiustea!

30. Jaunak dio:«Ezagutzen dut haren ustekeria,eta egiteek ez dioteurrik ere ematenharen esan harroei».

31. Intziriz eta negar-zotinka nago,garrasi bizian Moabengatik,Kir-Heresko jendearengatik.

32. Jazergatik egin nuen bainonegar gehiago dagit zuregatik,Sibmako mahasti horrengatik.Zure aihenakItsaso Gorriraino luzatzen ziren,Jazereraino iristen:zure gain ereoldartu da suntsitzailea,uzta eta mahats-bilketa hondatuz.

33. Amaitu dira poza eta alaitasunaMoabeko mahasti eta soroetan.Dolareetan ez da gehiagomahatsik zapaltzen,kito poz-irrintziak!

34. Hexbongo deiadarrak Elale eta Jahatzeraino iristen dira; garrasiak entzuten Tzoartik Horonaimeraino, Eglat-Xelixiaraino, Nimrimgo urak ere agortu egin baitira.

35. Jaunak dio: «Galdu egingo ditut Moaben, muinoetako kultu-lekuetan beren jainkoei intsentsua erretzen dieten guztiak».

36. Horregatik, txirularen antzera dardaraz daukat bihotza Moabengatik, txirularen antzera dardaraz Kir-Heresko jendearengatik, galdu baitituzte bilduriko ondasun guztiak.

37. Burua soil eta bizarra motz dute guztiek, besoak urratuak eta dolu-jantzia soinean.

38. Moabeko etxe gain eta plazetan jende guztiak dolu. Izan ere, Jaunak dio: «Ezertarako ez den ontzia bezala apurtu dut Moab».

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 48