Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 48:1-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Moabentzat, mezu hau eman du Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak:«Zoritxar handia Neborentzat:suntsitua da hiria!Kiriataim porrokatuaeta konkistatua!Porrokatua eta desegina gotorlekua:

2. akabo Moaben harrotasun zena!Hexbonen prestatu dituzteMoab galtzeko bideak:“Suntsi dezagun nazioa!”, zioten.Zu ere bai, Madmen,mutu gelditu zara:gainean duzu ezpata.

3. Garrasiak Horonaimdiklaguntza eske:hondamenaeta izugarrizko ezbeharra!

4. «Hautsia utzi dute Moab,haurren garrasiak entzuten dira.

5. Negar batean doazLuhiteko aldapan gora;garrasi erdiragarriak diraHoronaimgo aldapan behera.

6. Zoazte ihesi! Salbatu bizia!Egin lasterkabasamortuan basastoak bezala!

7. Moab, zeure indar eta ondasunetanfidatu zara:hara orain zu ere konkistatua!Zure jainko Kemox erbestera doa,bere apaiz eta buruzagiekin.

8. Hiri guztietan ari da suntsitzailea,ez da bat ere libratzen:dena hondatua eta galduaharanean eta goi-lautadan.Hala diot nik, Jaunak.

9. Egin hilobia Moabentzat,hondakin huts baita.Hiriak hondamendi bihurturik,jenderik gabe geratzen dira».

10. Madarikatua Jaunak emandako eginkizuna betetzen nagia! Madarikatua ezpata mendekatzailea hartu nahi ez duena!

11. Gazte-denboratiklasai bizi izan da Moab,ez du erbesterik ezagutu.Jalkitzen egondako ardoak bezala,ontzitik ontzira aldatu gabekoardoak bezala,ez du galdu bere gozoa,ez zaio joan bere usain ona.

12. Horregatik, Jaunak dio: «Badator garaia, ontzitik ontzira nork aldatua bidaliko diodana: ontziak hustu eta puskatu egingo dituzte.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 48