Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 46:15-25 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Zergatik dago lurreanzure idi sakratu hori?Zergatik ez da zutitzen?Jaunak bultza egin

16. eta zabunka erori da.Gudariek elkarri diote:“Goazen ihesi geure herrira,itzul gaitezen geure jaioterrira,ezpata suntsitzailetik urrun”.

17. Ezarri Egiptoko erregeari goitizena:“Desgaraiko zarata-hots”.

18. Ala ni bizi,“Jaun ahalguztidun”izena dudan hau!Nik, errege honek, hau diot:Mendi artean tinko dagoenTabor bezala,itsasertzean irmo dagoenKarmel mendia bezala,halaxe etorriko da etsaia!

19. Egiptoko herri,presta erbesterako hornidura:eremu bihurtuko da Menfis,bizilagunik gabeko lur erraustu.

20. Egipto bigantxa ederrariezpateulia datorkio iparraldetik.

21. Haren saripeko gudariek erezekor guri dirudite.Ihesi doaz, bizkarra emanez,denak batera.Heldu zaie gainera hondamena,kontuak hartzeko eguna.

22. Isil-isilik doa Egipto, sugea bezala,etsaien gudarosteen erasopean.Egurgileak bailiran datozkio,aizkoraz sartu

23. eta basorik trinkoena eresoiltzen duten egurgileak.Hala diot, nik, Jaunak.Kontaezinak dira, izan ere,larrapoteak baino ugariago.

24. Eta horra Egipto ederraporrokatua,iparraldeko herriari emana».

25. Honela dio Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak: «Zigorra damaiet Tebasko Amon jainkoari, Egiptori eta bertako jainko eta printzeei, faraoiari eta beronengan fidatu direnei.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 46