Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 42:3-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Erakuts diezagula Jaunak, zeure Jainkoak, zein bidetatik jo eta zer egin.

4. Jeremiasek erantzun zien:—Ongi da! Berehala egingo diot otoitz Jaunari, zuen Jainkoari, eskatzen didazuen bezala, eta oso-osorik adieraziko dizuet haren erantzuna, ezer gorde gabe.

5. Orduan, haiek Jeremiasi:—Zintzo eta leial den Jaunaren aurrean agintzen dizugu, Jaunak, zure Jainkoak, zure bitartez esango digun guztia beteko dugula.

6. Ararteko egiten zaitugu Jaunaren aurrean. Atsegina izan ala ez, beteko dugu hark agindua. Horrela, Jaunari obedituz, ongi izango gara.

7. Handik hamar egunera Jaunak erantzuna eman zion Jeremiasi.

8. Deitu zien honek Kareahen seme Johanani, gudalburuei eta beraiekin zen jende guztiari, txiki nahiz handiei,

9. eta honela hitz egin zien: «Zuek ararteko egin nauzue zuen eskariak Jaunari aurkezteko. Hona Jaunaren, Israelgo Jainkoaren, erantzuna:

10. “Herrialde honetan bizitzen gelditzen bazarete, eraitsi ordez eraiki egingo zaituztet eta erauzi ordez landatu, damutu egin bainaiz egin dizuedan kalteaz.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 42