Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 42:10-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. “Herrialde honetan bizitzen gelditzen bazarete, eraitsi ordez eraiki egingo zaituztet eta erauzi ordez landatu, damutu egin bainaiz egin dizuedan kalteaz.

11. Ez izan horrenbesteko ikara ematen dizuen Babiloniako erregearen beldur; ez izan beldur, zuekin bainago ni zuek salbatzeko, haren eskuetatik onik ateratzeko.

12. Barru gupidatsua emango diot eta errukitu egingo zaizue, eta zeuen herrialdean bizitzen utziko”.

13-14. «Baina esaten baduzue: “Ez, Egiptora goaz, han ez dugu gerrarik ikusiko, ez turuta-hotsik entzungo, ez goserik izango; Egipton bizi nahi dugu”, horrela Jaunari entzungor eginez, eta herrialde honetan gelditu nahi ez baduzue,

15. orduan, entzun Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak, Judan bizirik geldituoi esaten dizuena: “Baldin Egiptora bizitzera joateko erabakian tematzen bazarete,

16. Egipton harrapatu eta joko zaituztete horrenbesteko beldur-larria diozuen gerrak eta goseak, eta hantxe hilko zarete.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 42