Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 42:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Orduan, gudalburu guztiek, Kareahen seme Johananek eta Hoxaiasen seme Azariasek batik bat, eta berekin zuten jendeak, txiki nahiz handi, Jeremiasengana hurbildu

2. eta esan zioten profetari:—Mesedez, onartu gure eskaria! Otoitz egiozu Jaunari, zeure Jainkoari, gelditzen garenon alde. Lehen asko ginen, baina orain gutxi gelditzen gara, ikus dezakezunez.

3. Erakuts diezagula Jaunak, zeure Jainkoak, zein bidetatik jo eta zer egin.

4. Jeremiasek erantzun zien:—Ongi da! Berehala egingo diot otoitz Jaunari, zuen Jainkoari, eskatzen didazuen bezala, eta oso-osorik adieraziko dizuet haren erantzuna, ezer gorde gabe.

5. Orduan, haiek Jeremiasi:—Zintzo eta leial den Jaunaren aurrean agintzen dizugu, Jaunak, zure Jainkoak, zure bitartez esango digun guztia beteko dugula.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 42