Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 4:6-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Jaso bandera Sion aldera!Babes zaitezte, ez gelditu!Zoritxarra ekarriko baitutiparraldetik,izugarrizko hondamendia!

7. Irten da lehoia sastraka artetik,abiatu da herrien hondatzailea;atera da bere herritik,zure herrialdea hondatzeko,zure hiriak kiskaltzeko,inor gabe uzteraino.

8. Horregatik, estali dolu-jantziz,egin negar eta intziri;ez, ez da Jaunaren haserre-suminaJudarengandik aldendu.

9. Jaunak dio:«Egun hartanbihozgabeturik geratuko diraerregea eta buruzagiak,izuturik apaizak,dardara-ikaraz profetak».

10. Nik esan nuen: «Ai, Jauna,nola engainatu dituzunherri hau eta Jerusalem!Bakea zenien iragarrieta, ostera,ezpata daukate zintzurrean».

11. Garai hartan, herri honieta Jerusalemi esango zaie:«Haize kiskalgarria datorbasamortutik nire herrirantz;ez da, ez, garia bahetzekoeta garbitzeko haizea,

12. neuk bidalitakohaize indartsua baizik.Orain da nire txandahaiei neure epaia emateko».

13. Begira,hor dator etsaia hodeia bezala,guda-gurdiak haize-erauntsia bezala,zaldiak arranoak baino arinago.Ai ene, galduak gara!

14. Jerusalem,garbitu zeure barruko gaiztakeria,bizirik atera nahi baduzu.Noiz arteizango ote dituzu zeure baitanburubide gaizto horiek?

15. Dan hiritiketa Efraimgo mendietatikberri txarrak datoz.

16. Ohartarazi nazioak!Adierazi Jerusalemen!Badatoz etsaiak urrutiko lurraldetik,Judako hirien aurka oihuka.

17. Alde guztietatikinguratzen dute Jerusalem,landazainek egin ohi duten bezala.Jaunak dio:«Nire aurka jaiki zarelakogertatzen zaizu hori.

18. Zeure jokabide eta egintza txarrekzori horretara eraman zaituzte.Zeure gaiztakeriaren fruitua duzu,mingotsa benetan,bihotzeraino samintzen zaituena».

19. Hau nahigabea, hau nahigabea!Lehertzeko zorian daukat bihotza!Hau larria neure barruan!Ezin isilik egon,entzuten ari bainaiz turuta-hotsa,guda-irrintzia.

20. Hondamena hondamenaren gain,lurralde osoa erraustua!Berehalako bateannire kanpalekuak birrinduak dira,bat-bateannire kanpadendak suntsituak.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 4