Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 4:23-31 Elizen Arteko Biblia (EAB)

23. Begiratu dut lurrera,eta dena nahasmendu da;begiratu zerura,eta dena iluntasun.

24. Begiratu dut mendietara,eta dardaraz daude;muinoetara, eta denak dantzan.

25. Begiratu, eta gizakirik ez da,hegazti guztiak alde eginak dira.

26. Begiratu, eta baratzea basamortu,hiri guztiak errauts.Jaunak egin du hori,Jaunak, bere haserre-suminaz.

27. Honela dio Jaunak:«Lur guztia erraustua izango da,baina ez erabat deuseztatua.

28. Horregatik, dolu egingo du lurrak,ilundu egingo goian ortzia,hartua baitut erabakia;ez naiz damutuko, ez atzera egingo».

29. Zaldizko eta arkularien zarataentzutean,ihesi doa jende guztia.Basoetan ezkutatzen dira,harkaitzetara igotzen.Hutsik utzi dituzte hiriak,batere bizilagunik gabe.

30. Eta zu, zer zabiltza purpuraz jantzia,urrezko bitxiz apaindua,begiak beltzez pintaturik?Alferrik apaintzen zara,maitaleek zapuztu egin zaituzte,bizia kendu nahi dizute.

31. Garrasiak entzuten ditut,erdiminetan dagoen emakumearenakbezalako garrasiak,lehen haurra izatekodagoenarenak bezalakoak:Sion hiri ederra ari da oihuka,garrasi bizian eta eskuak luzatuz:«Ai ene! Nireak egin du!Hiltzaileen esku nago!»

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 4