Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 4:1-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jaunak dio:«Itzuli nahi baduzu, Israel,neuregana itzuli behar duzu.Zeure idolo higuingarriaknire aurretik kentzen badituzu,ez zara aurrerantzeanbide-galdurik ibiliko;

2. nire izenean egiten baduzu zinegiaz, justiziaz eta zuzenbidez,bedeinkatuko ditut beste herriak ere,eta nitaz harro agertuko dira».

3. Honela esaten die Jaunak Juda eta Jerusalemgo bizilagunei:«Landu soro berriak,ez erein arantza artean.

4. Berritu nirekiko ituna,ezarri zeuen bihotzetan,Juda eta Jerusalemgo bizilagunok!Bestela,sua bezala piztuko da nire haserrea,erre egingo zaituztezeuen egintza gaiztoengatik,eta ezin izango du inork itzali».

5. Aldarrikatu hau Judan,adierazi Jerusalemen.Jo turuta herrialde osoan,egin oihu ozenki:«Bil zaitezte, joan gotorlekuetara!»

6. Jaso bandera Sion aldera!Babes zaitezte, ez gelditu!Zoritxarra ekarriko baitutiparraldetik,izugarrizko hondamendia!

7. Irten da lehoia sastraka artetik,abiatu da herrien hondatzailea;atera da bere herritik,zure herrialdea hondatzeko,zure hiriak kiskaltzeko,inor gabe uzteraino.

8. Horregatik, estali dolu-jantziz,egin negar eta intziri;ez, ez da Jaunaren haserre-suminaJudarengandik aldendu.

9. Jaunak dio:«Egun hartanbihozgabeturik geratuko diraerregea eta buruzagiak,izuturik apaizak,dardara-ikaraz profetak».

10. Nik esan nuen: «Ai, Jauna,nola engainatu dituzunherri hau eta Jerusalem!Bakea zenien iragarrieta, ostera,ezpata daukate zintzurrean».

11. Garai hartan, herri honieta Jerusalemi esango zaie:«Haize kiskalgarria datorbasamortutik nire herrirantz;ez da, ez, garia bahetzekoeta garbitzeko haizea,

12. neuk bidalitakohaize indartsua baizik.Orain da nire txandahaiei neure epaia emateko».

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 4