Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 39:3-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Hirian sartu eta plaza nagusian jarri zuten aginte-postua Babiloniako erregearen gudalburuok: Nergal-Saretzer Sin-Magirko printzeak, Nebu-Sarsekim funtzionarioburuak, Nergal-Saretzer gorteko goi-funtzionarioak eta Babiloniako erregearen beste gudalburuek.

4. Sedekias erregea eta bere gudariak, hori ikustean, ihesi joan ziren gauez hiritik; erregearen lorategian zehar, bi harresien arteko atetik irten eta Araba aldera alde egin zuten.

5. Baina babiloniar gudarostea ondoren joan zitzaien eta Jerikoko lautadan harrapatu zuen Sedekias. Preso hartu eta Riblara, Hamateko eskualdera, eraman zuten, Babiloniako errege Nabukodonosorren aurrera. Honek epaia eman zion:

6. Sedekiasen semeei lepoa moztu zien Riblan bertan, aitaren aurrean, baita Judako handikiei ere.

7. Sedekias bera, begiak leherrarazi ondoren, Babiloniara eraman zuen katez loturik.

8. Babiloniarrek su eman zieten erregearen jauregi eta hiriko etxeei, eta bota egin zituzten Jerusalemgo harresiak.

9. Jerusalemen geldituak ziren bizilagunak eta babiloniarren alde jarri zirenak Babiloniara erbesteratu zituen Nebuzaradan guardiaburuak.

10. Baina herriko jende xehea, ezeren jabe ez zena, Judako lurraldean utzi zuen, eta mahastiak eta alorrak eman zizkion.

11. Jeremiasi buruz agindu hau eman zion Nabukodonosorrek Nebuzaradan guardiaburuari:

12. «Hartzazu zeure ardurapean eta ez egin gaitzik; aitzitik, egiozu berak esandako guztia».

13. Orduan, Nebuzaradan guardiaburuak, goi-funtzionario ziren Nebuxazban eta Nergal-Saretzerrekin eta beste buruzagiekin batera,

14. Jeremias kartzelako ataritik ekarrarazi eta Ahikamen seme eta Xafanen biloba zen Gedaliasen ardurapean utzi zuen, bere etxera eraman zezan. Horrela, herritarren artean gelditu zen Jeremias.

15. Oraindik kartzelako atarian atxilotua zegoela, Jaunak Jeremiasi hitz egin zion,

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 39