Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 39:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Sedekias erregearen bederatzigarren urteko hamargarren hilean, Babiloniako errege Nabukodonosor Jerusalemera etorri zen bere gudarostearekin eta setiatu egin zuen.

2. Sedekiasen hamaikagarren urtean, laugarren hilaren bederatzian, babiloniarrek zuloa ireki zuten hiriko harresian.

3. Hirian sartu eta plaza nagusian jarri zuten aginte-postua Babiloniako erregearen gudalburuok: Nergal-Saretzer Sin-Magirko printzeak, Nebu-Sarsekim funtzionarioburuak, Nergal-Saretzer gorteko goi-funtzionarioak eta Babiloniako erregearen beste gudalburuek.

4. Sedekias erregea eta bere gudariak, hori ikustean, ihesi joan ziren gauez hiritik; erregearen lorategian zehar, bi harresien arteko atetik irten eta Araba aldera alde egin zuten.

5. Baina babiloniar gudarostea ondoren joan zitzaien eta Jerikoko lautadan harrapatu zuen Sedekias. Preso hartu eta Riblara, Hamateko eskualdera, eraman zuten, Babiloniako errege Nabukodonosorren aurrera. Honek epaia eman zion:

6. Sedekiasen semeei lepoa moztu zien Riblan bertan, aitaren aurrean, baita Judako handikiei ere.

7. Sedekias bera, begiak leherrarazi ondoren, Babiloniara eraman zuen katez loturik.

8. Babiloniarrek su eman zieten erregearen jauregi eta hiriko etxeei, eta bota egin zituzten Jerusalemgo harresiak.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 39