Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 38:19-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

19. Erregeak erantzun zion:—Babiloniarren aldera igaro diren judatarren beldur naiz; haien eskuetan eroriz gero, tratu txarra emango baitidate.

20. Jeremiasek erantzun zion:—Ez zaituzte haien esku jarriko. Obeditu Jaunari esan dizudan horretan, eta ongi aterako zaizu dena eta biziko zara.

21. Baina babiloniarren menpe jarri nahi ez baduzu, entzun zer azaldu didan Jaunak:

22. Judako erregearen jauregian gelditu diren emakume guztiak Babiloniako erregearen gudalburuengana eramango dituzte eta hauxe esango dute zutaz:Engainatu egin zaituzteeta gaina hartuzeure adiskide minek;zu lokatzetan sartu,eta berek alde egin!

23. «Zure emazteak eta seme-alabak babiloniarrei emango dizkiete eta zeu ere ez zara libratuko: Babiloniako erregeak preso hartuko zaitu, eta hiria erre egingo du».

24. Orduan, Sedekiasek esan zion Jeremiasi:—Ez beza inork elkarrizketa honen berri jakin; bestela, zureak egin du.

25. Funtzionarioek, zurekin mintzatu naizela jakiten badute, etorri eta gure elkarrizketaren berri galdegingo dizute. «Ez gero ezer ezkutatu guri, bizi nahi baduzu», esango dizute.

26. Zuk erantzun: «Mesede bat eskatzera joan natzaio erregeari: ez nintzala Jonatanen etxera itzularazi, bestela bertan hilko nintzela eta».

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 38