Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 38:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Matanen seme Xefatiasek, Paxhur-en seme Gedaliasek, Xelemiasen seme Jukalek eta Malkiasen seme Paxhur-ek jende guztiari Jeremias honela ari zitzaiola jakin zuten:

2. «Hau dio Jaunak: Hirian gelditzen dena ezpataz, goseak edo izurriz hilko da; babiloniarrengana igarotzen dena, ordea, bizirik eta onik aterako.

3. Hiria Babiloniako erregearen eskuetan eroriko da erremediorik gabe, eta konkistatu egingo du. Nik, Jaunak, esana».

4. Ministroek esan zioten erregeari:—Gizon honek bizia zor du! Bere hitzez, hirian gelditzen diren gudariak eta herritar guztiak adoregabetu besterik ez du egiten. Ez da ari herriaren onerako, kalterako baizik.

5. Sedekias erregeak erantzun zien:—Zeuen esku duzue! Erregeak ez dezake ezer zuen aurka.

6. Orduan, hartu eta Melkias errege-familiako printzearen putzuan sartu zuten Jeremias, sokaz jaitsiz. Putzua kartzelako atarian zegoen eta ez zuen urik, lokatza baizik. Jeremias lokatzetan sarturik gelditu zen.

7. Ebed-Melek zeritzan errege-jauregiko goi-funtzionario etiopiarrak jakin zuen Jeremias putzura bota zutela. Erregea lege-arazoak erabakitzen Benjaminen atean zegoela,

8. Ebed-Melekek jauregitik berarengana joan eta esan zion:

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 38