Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 35:6-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Haiek esan zidaten: «Ez dugu ardorik edaten. Rekaben seme eta gure arbaso Jonadabek agindua dugu: “Ez duzue ardorik edango, ez zuek, ez zeuen ondorengoek ere;

7. ez duzue etxerik eraikiko, ez hazirik ereingo, ez mahastirik landatuko nahiz izango; baizik eta oihal-etxoletan biziko zarete zeuen bizitza guztian. Horrela, luzaro biziko zarete etorkin bezala zaudeten lurralde honetan”.

8. Hala, Rekaben seme Jonadab gure arbasoari obedituz, ez dugu ardorik inoiz ere edaten, ez guk, ez gure emazte eta seme-alabek ere;

9. ez dugu etxerik eraikitzen bertan bizitzeko, ez dugu mahastirik, ez eta sororik ere ereiteko,

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 35