Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 3:12-25 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Zoaz, bada, eta hots egin mezu hau iparraldekoei:«Itzul niregana,Israel fedegabe hori!Ez dizut ipiniko aurpegi ilunik,errukibera bainaiz;nire haserrea ez da betiko.Hala diot nik, Jaunak.

13. Baina aitortu zeure errua,Jainko Jaunaren aurkajaiki baitzara.Atzerritarren jainkoeieman diezu zeure buruazuhaitz handi guztien azpian,eta ez duzu nire mintzorik entzun.Nik, Jaunak, esana».

14. Jaunak dio: «Itzuli niregana, herri fedegabe hori, neu bakarrik nauzu zeure nagusia eta. Banan-banan bilduko zaituztet hiri eta familia bakoitzetik eta Sion mendira eramango.

15. Neure gogoko buruzagiak emango dizkizuet, jakinduriaz eta zuhurtasunez gidatuko zaituztetenak.

16. Orduan, lurraldean hazi eta ugarituko zaretenean, ez da gehiago aipatuko Jaunaren itun-kutxarik; ez du inork hartan pentsatuko, ezta oroituko ere; ez duzue berririk egingo, ez baituzue haren beharrik izango.

17. Garai hartan, “Jaunaren tronua” deituko diote Jerusalemi. Nazio guztiak bilduko dira Jerusalemen ni, Jauna, ohoratzeko, eta ez die gehiago beren joera gaiztoei setati jarraituko.

18. Garai hartan, Judakoak Israelgoekin bilduko dira. Batera itzuliko dira iparraldetik, atzerriraturik dauden lekutik, beraien arbasoei ondaretzat eman nien lurraldera.

19. «Honela nioen neure baitan:Israel,neure semetzat hartu nahi zintudan,lurralde zoragarria eman nahi nizun,munduko ondarerik ederrena.“Ene Aita” deituko ninduzulauste nuen,eta niregandik ez zinelainoiz ere urrunduko.

20. Baina emaztea senarrarekindesleial den bezalaxe,desleial izan zara nirekin, Israel.Nik, Jaunak, esana».

21. Deiadarrak entzuten dira muinoetan,israeldarrak negarrez eta erreguka:galdua baitute bidea,ahaztua Jauna, beren Jainkoa.

22. «Itzul zaitezte niregana,seme fedegabeok,neuk sendatuko dizuetzeuen fedegabekeria.«Hemen gaituzu, zuregana gatoz,zeu baitzaitugu Jauna,geure Jainkoa.

23. Egiaz muinoak gezur huts dira,gezur huts mendietako zarata-hotsa.Egiaz Jaunak, gure Jainkoak,bakar-bakarriksalba dezake Israel.

24. Gure gazte-denboratikBaal lotsagarriak irentsi ditugure gurasoen nekeen irabaziak:ardi eta behiak, seme eta alabak.

25. Ahuspez gaitezen lotsaturik,desohorez beterik;zeren bekatu egin baituguJaunaren, geure Jainkoaren, kontrageuk eta geure gurasoekgaztetandik gaurdaino.Ez dugu adituJaunaren, geure Jainkoaren, esana».

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 3