Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 3:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jaunak dio: «Gizon batek emaztea zapuztu badu, eta emaztea, apartatu ondoren, beste batekin ezkontzen bada, gizon hura ezin izango da berriro emazteagana itzuli; horrelako jokaerak herrialdea kutsatuko luke. Eta zu, Israel, hainbeste maitalerekin kutsatu zaren hori, niregana itzuliko ote zara, bada? Hala diot nik, Jaunak.

2. «Jaso begiak muinoetara:zeinetan ez zaramaitakeriatan ibilia?Bide-bazterretan egoten zinen,arabiar lapurrakbasamortuan bezala,zer harrapatuko zain.Kutsatu egin duzu lurraldeazeure prostituzio eta gaiztakeriaz.

3. Horregatik huts egin dizutehodei-zaparradek,ez da udaberriko euririk izan.Baina zukemagalduaren kopeta zenuen,eta zeure izen txarrak axolarik ez.

4. Oraindik orain esaten zenidan:“Zeu zaitut neure aita,zeu neure gaztetakoadiskide mina!

5. Betiko egongo ote zara haserre,etengabe iraungo ote duzure suminak?”Eta hori esatearekin batera,ahalegin guztiaz jarraitzen zenuengaiztakerian».

6. Josias erregearen garaian esan zidan Jaunak: «Ikusi al duzu zer egin duen Israel fedegabe horrek? Mendi-gailur guztietara joaten da, zuhaitz handi guztien azpira, bere burua prostituzioari ematera.

7. Uste nuen, hori guztia egin ondoren, berriro niregana itzuliko zela; baina ez, ez da itzuli. Ikusi zuen hori Israelen ahizpak, Juda desleialak.

8. Ikusi zuen, gainera, bere adulterio ugariengatik zapuztu egin nuela Israel fedegabea, dibortzio-agiria emanez. Baina Juda desleial hori ez zen beldurtu, eta prostituziora jo zuen berak ere.

9. Eta horretara hain emana izanik, herrialdea bera ere profanatu egin zuen: adulterio egin zuen, harrizko eta zurezko idoloak gurtuz.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 3