Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 27:13-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Zertan hil behar duzue zuk eta zure herriak gerraz, gosez eta izurriz? Izan ere, Jaunak erabakia du hori gertatuko zaiola Babiloniako erregearen menpeko izatea onartzen ez duen nazioari.

14. Ez egin jaramonik Babiloniako erregeak ez zaituztela menderatuko esaten dizueten profetei, gezurra esaten baitizuete.

15. Ez direla berak bidaliak dio Jaunak, gezurretan ari direla beraren izenean. Bestela, Jaunak berak jaurtiko zaituzte eta galdu egingo zarete zeuek eta horrela hitz egiten dizueten profetak».

16. Apaizei eta herriari ere mezu hau adierazi zien Jeremiasek: «Ez egin jaramonik tenpluko tresnak Babiloniatik berehala itzuliko dituztela esaten dizueten profetei, gezurra esaten baitizuete.

17. Ez egin jaramonik! Jarri Babiloniako erregearen menpe, eta biziko zarete. Zertan bihurtu herri hau hondakin-pila?

18. Benetan profeta badira eta Jaunaren hitza hartu badute, erregutu diezaiotela Jaun ahalguztidunari, Babiloniara eraman ez ditzaten, tenpluan, Judako erregearen jauregian eta Jerusalemen oraindik gelditzen diren tresnak.

19. «Jaun ahalguztidunak badu beste zerbait ere esateko, zutabeei, brontzezko uraskari, orgei eta hiri honetan oraindik gelditzen diren gainerako tresnei buruz:

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 27