Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 25:29-36 Elizen Arteko Biblia (EAB)

29. Izan ere, neuretzat sagaratua dudan hiritik hasi naiz zigorra ematen, eta beste nazioek zigorretik aske geldituko direla uste al dute? Ez horixe! Ez dira zigorrik gabe geldituko, munduko bizilagun guztiei bidaliko baitiet gerra. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.

30. «Zuk, Jeremias, hitz egiezu nire izenean, esanez:«Jaunak orro dagi goitik,deiadar bere egoitza santutik.Orroka dihardubere herrialdearen aurka,deiadarkamahats-zapaltzaileen antzeramunduko bizilagun guztien aurka.

31. Munduaren ertzerainoiristen da haren orroa,Jauna auzitan ari baitanazioen aurka:gizaki guztiak epaituko ditueta errudunakheriotzara kondenatuko.Nik, Jaunak, esana».

32. Hau dio Jaun ahalguztidunak:«Hondamendia herriz herriari da hedatzen,izugarrizko ekaitzalurraren bazterretik sortzen».

33. Orduan, lurraren luze-zabal guztian, Jaunak hildakoek ez dute hiletarik izango: ez dituzte bilduko lur emateko, simaurra bezala geldituko dira lurrazalean.

34. Egin deiadar, herri-agintariok,egin garrasi,iraulkatu hautsetan,artaldearen gidariok!Heldu da zuen hilketa-eguna,ahari gizenduak bezalaeroriko zarete.

35. Ez da izangoherri-agintarientzat babesik,ez artalde-gidarientzat ihesbiderik.

36. Entzun herri-agintarien deiadarrak,artalde-gidarien garrasiak:hondatu ditu Jaunakberaien larreak!

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 25