Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 25:28-38 Elizen Arteko Biblia (EAB)

28. Eta erantsi zuen: «Zure eskutik kopa hartu eta edan nahi ez badute, adierazi nire partetik, nolanahi ere edan egin beharko dutela.

29. Izan ere, neuretzat sagaratua dudan hiritik hasi naiz zigorra ematen, eta beste nazioek zigorretik aske geldituko direla uste al dute? Ez horixe! Ez dira zigorrik gabe geldituko, munduko bizilagun guztiei bidaliko baitiet gerra. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.

30. «Zuk, Jeremias, hitz egiezu nire izenean, esanez:«Jaunak orro dagi goitik,deiadar bere egoitza santutik.Orroka dihardubere herrialdearen aurka,deiadarkamahats-zapaltzaileen antzeramunduko bizilagun guztien aurka.

31. Munduaren ertzerainoiristen da haren orroa,Jauna auzitan ari baitanazioen aurka:gizaki guztiak epaituko ditueta errudunakheriotzara kondenatuko.Nik, Jaunak, esana».

32. Hau dio Jaun ahalguztidunak:«Hondamendia herriz herriari da hedatzen,izugarrizko ekaitzalurraren bazterretik sortzen».

33. Orduan, lurraren luze-zabal guztian, Jaunak hildakoek ez dute hiletarik izango: ez dituzte bilduko lur emateko, simaurra bezala geldituko dira lurrazalean.

34. Egin deiadar, herri-agintariok,egin garrasi,iraulkatu hautsetan,artaldearen gidariok!Heldu da zuen hilketa-eguna,ahari gizenduak bezalaeroriko zarete.

35. Ez da izangoherri-agintarientzat babesik,ez artalde-gidarientzat ihesbiderik.

36. Entzun herri-agintarien deiadarrak,artalde-gidarien garrasiak:hondatu ditu Jaunakberaien larreak!

37. Piztu da Jaunaren haserre-suminaeta artegi oparoak deseginak dira.

38. Gero, Jaunak alde egiten du,bere zuloa uzten duenlehoiak bezala.Piztu da Jaunaren haserre-sumina,ezpatak dena suntsitu du gartsuki,herrialdea basamortu bihurtu da.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 25