Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 25:20-29 Elizen Arteko Biblia (EAB)

20. eta bertako populazio nahasiei; Utz herrialdeko errege guztiei; filistearren lurraldeko erregeei: Axkelon, Gaza eta Ekron hirietako erregeei eta Axdod hirian bizirik gelditutakoen erregeari;

21. Edom, Moab eta Amoni;

22. Tiro eta Sidongo errege guztiei; itsasoaz beste aldean dauden lurraldeetako erregeei;

23. Dedan, Teman eta Buz herrialdeei eta beduinoei;

24. Arabiako errege guztiei; basamortuan bizi diren populazio nahasien erregeei;

25. Zimri, Elam eta Mediako errege guztiei;

26. iparraldeko errege guztiei, gertuko nahiz urrutikoei, banan-banan; mundu zabalean diren erreinu guztiei. Azkenean, Babiloniako erregeari edanarazi nion.

27. Gero, hau esateko agindu zidan Jaunak: «Honela dio Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak: Edan, mozkortu, oka egizue eta erori lurrera, gehiago ez jaikitzeko, gerraren erasopean».

28. Eta erantsi zuen: «Zure eskutik kopa hartu eta edan nahi ez badute, adierazi nire partetik, nolanahi ere edan egin beharko dutela.

29. Izan ere, neuretzat sagaratua dudan hiritik hasi naiz zigorra ematen, eta beste nazioek zigorretik aske geldituko direla uste al dute? Ez horixe! Ez dira zigorrik gabe geldituko, munduko bizilagun guztiei bidaliko baitiet gerra. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 25