Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 22:16-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. Behartsuen eta dohakabeeneskubideak babestu zituen,eta zorion-garaia izan zen.Ez al da hori ni benetan ezagutzea?Hala diot nik, Jaunak.

17. «Zuk, ordea, irabazteari besterikez diozu begiratzen,errugabea hileta herria zapaldu eta esplotatzearibesterik ez».

18. Horregatik, begira zer dioen Jaunak Josiasen seme Joiakim, Judako erregeaz:«Ez diote hileta joko, esanez:“Hau zoritxarra, anaia!Hau zoritxarra, arreba!”Ez diote hileta joko, esanez:“Ai gure jauna!Ai gure jaun agurgarria!”

19. Astoa bezala lurperatuko dute:arrastaka eramango gorpuaeta Jerusalemgo harresiz kanporabotako».

20. Jerusalem, igo Libano mendiraeta egin deiadar,egin oihu Baxango goi-lautadan,egin irrintzi Abarim mendietan,zure adiskide guztiakbirrindurik daude eta.

21. Onaldian hitz egin nizuneta ez zenuen aditu nahi izan.Gaztetandik jokatu duzu horrela:ez didazu inoiz ere obeditu.

22. Beraz, haizeak eramango dituzure buruzagiak,zure adiskideakerbestera joango dira.Lotsaz gorri eta desohorez beteageldituko zara,zeure gaiztakeria handiarengatik.

23. Lasai zaude orain zeure habian,Libanotik ekarritakozedroz jantzia;baina, nola egingo duzun aiene,emakumea erdiminek bezalaoinazeak hartuko zaituenean!

24. Honela diotso Jaunak Joiakimen seme Jekoniasi: «Zin dagit neure biziarengatik: Neure eskuineko eskuko eraztuna, neure zigilu pertsonala izango bazina ere, erauzi egingo zintuzket neure behatzetik,

25. eta zu hil nahian dabiltzan eta beldurrik handiena diezun etsaien esku utziko, Babiloniako errege Nabukodonosor eta beraren gudarostearen esku, alegia.

26. Eta zeu eta bizia eman zizun ama, zuen jaioterri ez den lurralde arrotz batera jaurtiko zaituztet, eta han hilko zarete».

27. Ez dira, beraz, inoiz itzuliko, hain gogoz berriro itzuliko liratekeen herrialdera.

28. Ezertarako on ez dentresna mespretxagarriaote da, bada, Jekonias hori?Zergatik dira jaurtiakbera eta bere ondorengoaklurralde ezezagun batera?

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 22