Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 22:10-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Ez egin negarrikerrege hilarengatik,ez nahigabetu harengatik;negar egizue, bai,haren semearengatik,urrutira baitoa;egin negar, ez baita itzuliko,ez du bere jaioterriaberriro ikusiko.

11. Izan ere, honela dio Jaunak Judako errege Josiasen seme eta ondorengo Xalum erregeari buruz: «Joan da hemendik eta ez da berriro itzuliko.

12. Erbesteraturik eraman duten herrialdean hilko da eta ez du herrialde hau berriro ikusiko.

13. «Zoritxarrekoa zu,justizia mespretxatuz baitituzu eraikizeure jauregia eta bizilekuak,lansaria ordaindu gabelangileak lanera behartuz!

14. Honela diozu:“Jauregi handi-ederraeraikiko dut neuretzat,sala aireztatuz hornitua;leihoak irekiko dizkiot,hormak zedro-zurez estalikoeta margo gorriz apainduko”.

15. Zer uste duzu?Zeure erregetza sendotuko duzulazeure jauregia zedroz janzteagatik?Zure aita bizitzaz gozatu bazen,jokatu erezuzenbidez eta justiziaz jokatu zuen,eta horregatik atera zitzaiondena ongi.

16. Behartsuen eta dohakabeeneskubideak babestu zituen,eta zorion-garaia izan zen.Ez al da hori ni benetan ezagutzea?Hala diot nik, Jaunak.

17. «Zuk, ordea, irabazteari besterikez diozu begiratzen,errugabea hileta herria zapaldu eta esplotatzearibesterik ez».

18. Horregatik, begira zer dioen Jaunak Josiasen seme Joiakim, Judako erregeaz:«Ez diote hileta joko, esanez:“Hau zoritxarra, anaia!Hau zoritxarra, arreba!”Ez diote hileta joko, esanez:“Ai gure jauna!Ai gure jaun agurgarria!”

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 22