Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 20:8-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Hitz egin behar dudan bakoitzeangarrasi egin behar izaten dutlaguntza eske,indarkeria eta zapalkuntzaren aurkahots egin.Zure hitza iragartzen dudalako,oi Jauna,irain- eta iseka-bide naizegun guztian.

9. Pentsatu izan dut:«Ez dut berriro Jauna aipatuko,ez dut haren izenean hitz egingo».Baina, orduan,suaren antzeko zerbaitsentitzen dut barruan,eta hezurretaraino erretzen nau;saiatzen naiz itotzen, baina ezin!

10. Jendea mehatxuka ari da nire aurka:«Izu-ikara inguruan!Salatu, sala dezagun!»Adiskideak berak ere zain ditutnik noiz huts egingo.«Ea engainatzen dugun —diote—.Orduan menderatuko dugu,mendekatuko gara hartaz».

11. Baina neurekin zaitut zu, Jauna,gudari indartsu bezala;eroriko dira nire etsaiak,ezin izango naute garaitu;beraien asmoek porrot egingo dute,haien lotsa sekulakoa izango,behin ere ahaztezina.

12. Jainko ahalguztiduna,zuzen aztertzen duzuna,gizakiaren buru-bihotzakikusten dituzuna,zure esku utzi dut neure auzia:ikusiko ahal dut zure mendekuaetsaien bizkar!

13. Kanta Jaunari, goretsazue Jauna!Hark askatzen baitugaizkileen eskutikbehartsuaren bizia.

14. Madarikatua jaio nintzen eguna!Ez beza inork bedeinkatuamak munduratu ninduen eguna!

15. Madarikatuanire aitari albistea eman ziona,«Mutikoa jaio zaizu» esanez,eta pozarren jarri zuena!

16. Izan bedi gizon horiJaunak gupidagabe erraustu zituenhirien antzeko!Entzun bitza goizean garrasi larriak,eguerdian gerra-irrintziak!

17. Zergatik ez ote ninduen hilJainkoak amaren sabelean?Neure ama izango nuen hilobi,beraren sabeleanegongo nintzen beti.

18. Zergatik atera nintzen sabeletikneke eta nahigabeak ikusteko,neure egunakporrot eginik emateko?

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 20