Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 20:5-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Hiri honetako bizilagunek bildutako ondasunak, gauza baliotsu guztiak eta Judako erregeen altxorrak ere etsaien esku utziko ditut, harrapatu eta Babiloniara eraman ditzaten.

6. Eta zeu, Paxhur, eta zure familia osoa gatibu eramango zaituztete Babiloniara. Han hilko zara eta han hilobiratuko zaituzte, gezurrezko profeta-mezua ematen zenien adiskide guztiekin batera».

7. Liluratu egin nauzu, Jauna,eta ni zure lilurapean erori;bortxatu egin nauzu eta menderatu.Barregarri gertatu naiz egun osoan,burlaka ari zaizkit denak.

8. Hitz egin behar dudan bakoitzeangarrasi egin behar izaten dutlaguntza eske,indarkeria eta zapalkuntzaren aurkahots egin.Zure hitza iragartzen dudalako,oi Jauna,irain- eta iseka-bide naizegun guztian.

9. Pentsatu izan dut:«Ez dut berriro Jauna aipatuko,ez dut haren izenean hitz egingo».Baina, orduan,suaren antzeko zerbaitsentitzen dut barruan,eta hezurretaraino erretzen nau;saiatzen naiz itotzen, baina ezin!

10. Jendea mehatxuka ari da nire aurka:«Izu-ikara inguruan!Salatu, sala dezagun!»Adiskideak berak ere zain ditutnik noiz huts egingo.«Ea engainatzen dugun —diote—.Orduan menderatuko dugu,mendekatuko gara hartaz».

11. Baina neurekin zaitut zu, Jauna,gudari indartsu bezala;eroriko dira nire etsaiak,ezin izango naute garaitu;beraien asmoek porrot egingo dute,haien lotsa sekulakoa izango,behin ere ahaztezina.

12. Jainko ahalguztiduna,zuzen aztertzen duzuna,gizakiaren buru-bihotzakikusten dituzuna,zure esku utzi dut neure auzia:ikusiko ahal dut zure mendekuaetsaien bizkar!

13. Kanta Jaunari, goretsazue Jauna!Hark askatzen baitugaizkileen eskutikbehartsuaren bizia.

14. Madarikatua jaio nintzen eguna!Ez beza inork bedeinkatuamak munduratu ninduen eguna!

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 20