Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 2:8-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Apaizek ez dute galdetu:“Non da Jauna?”Lege-maisuek ez naute aintzat hartu,buruzagiak kontra jaiki zaizkit,profetek Baalen izeneanhitz egin dute,ezertarako ez diren idoloen ondorenjoan dira.

9. «Horregatik, hau diot nik, Jaunak:Auzitan hasi nahi dut berriro zuekineta auzitan ariko naizzuen ondorengoekin ere.

10. Zoazte Mediterraneoko uharteeta itsasertzera, eta ikus,bidali norbait Kedar-eraeta ohartu ongi:gertatu ote da inon horrelakorik?

11. Herri batek ez ditujainkoak aldatzen—horiek benetako jainkoakez direla, gainera—.Neure herriak, ordea,zapuztu egin nau ni,bere egiazko aintza nauen hau,eta ezertarako ez direnidoloez ordezkatu.

12. Txundi zaitezte, beraz, zeruok!Izu zaitezte eta ikaratu!Hala diot nik, Jaunak.

13. Bi gaiztakeria egin ditunire herriak:bazterrera utzi naute ni,ur biziaren iturria,eta putzuak egin dituzte,urari eusteko gauza ez direnputzu pitzatuak.

14. «Israel ez da izatez esklabo,ezta esklabo-seme ere.Zergatik bihurtu da, bada,besteren harrapakin?

15. Haren kontra egiten dute garrasi,lehoiek bezala orro;lurraldea hondamen bihurtu dioteeta hiriak kiskali,bizilagunik gabe utziz.

16. Menfis eta Tafneskoek ereburezurra apurtu diote.

17. «Ez ote hau guztia, Israel,bidean gidatu zintuen Jauna,zeure Jainkoa,baztertu duzulako?

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 2