Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 2:5-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Hau dio Jaunak:«Zertan huts egin nienzuen arbasoei,haiek niregandik aldentzeko?Hutsaren atzetik ibili ziren,hutsaren hurrengo bihurtu dira.

6. Ez ziren nitaz arduratu.Nik, Jaunak, Egiptotik atera nitueneta basamortuan zehar gidatu,lur lehor eta malkar horretan,arriskuz beteriko lur ilunean,inor igarotzen ez deneta itzulbiderik ez duen lurrean.

7. Baratze mardulean sartu nituen,hango fruitu zoragarriak jan zitzaten.Baina haiek, bertara iristean,kutsatu egin zuten nire lurraldea,higuingarri bihurtu nire ondarea.

8. Apaizek ez dute galdetu:“Non da Jauna?”Lege-maisuek ez naute aintzat hartu,buruzagiak kontra jaiki zaizkit,profetek Baalen izeneanhitz egin dute,ezertarako ez diren idoloen ondorenjoan dira.

9. «Horregatik, hau diot nik, Jaunak:Auzitan hasi nahi dut berriro zuekineta auzitan ariko naizzuen ondorengoekin ere.

10. Zoazte Mediterraneoko uharteeta itsasertzera, eta ikus,bidali norbait Kedar-eraeta ohartu ongi:gertatu ote da inon horrelakorik?

11. Herri batek ez ditujainkoak aldatzen—horiek benetako jainkoakez direla, gainera—.Neure herriak, ordea,zapuztu egin nau ni,bere egiazko aintza nauen hau,eta ezertarako ez direnidoloez ordezkatu.

12. Txundi zaitezte, beraz, zeruok!Izu zaitezte eta ikaratu!Hala diot nik, Jaunak.

13. Bi gaiztakeria egin ditunire herriak:bazterrera utzi naute ni,ur biziaren iturria,eta putzuak egin dituzte,urari eusteko gauza ez direnputzu pitzatuak.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 2