Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 2:30-37 Elizen Arteko Biblia (EAB)

30. Alferrik zigortu ditutzuen seme-alabak,ez baituzue eskarmenturik hartu.Zeuek hil dituzue profetak ezpataz,lehoi amorratuak bezala.

31. (Zuek, orain bizi zaretenok,entzun arduraz Jaunaren hitza).Israel, eremu soilbihurtu ote naiz zuretzat?Ala beti ilunpe beltzeandagoen lurralde?Zergatik diote nire herritarrek:“Nahi duguna egingo dugu,ez gatzaizkizu inoiz ere itzuliko?”

32. Ahantz ote daitekeneskatxa bere bitxiaz,andregaia bere ezkontza-soinekoaz?Nire herria, berriz,ahaztua dago nitazaspaldi luzean.

33. Zein ederki dakizunmaitaleen etxerako bidea!Zein maisu zarengaiztakeriarako bidean!

34. Zikinduta dauzkazu jantziakbehartsu eta errugabeen odolez;ez da, ez, hormak zulatzenharrapatutako lapurraren odola.Guztiarekin ere,

35. errugabea zarela diozu,Jauna ez dagoela inola erezurekin haserre.Hara, epaitu egingo zaitut,huts egin ez duzula esaka ari zarelako.

36. Zein arin aldatzen zaren bidez!Asiriak huts egin zizun bezalaxehuts egingo dizu Egiptok ere.

37. Hemendik ere lotsaz irtengo zara,eskuak buruan dituzula.Izan ere, nik, Jaunak,mespretxatu egiten ditutzure konfiantza-euskarriak;ez duzu horiekin ezer onik lortuko».

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 2