Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 2:20-37 Elizen Arteko Biblia (EAB)

20. «Aspaldidanik duzuhautsia uztarria,aspaldidanik etenaknirekiko lokarriak;esan duzu:“Ez dut gehiago esklabo izan nahi”.Edozein mendi-gailurretan,edozein zuhaitz handiren azpian,etzaten zinen prostituziorako.

21. Neuk landatu zintudanmahatsondo jatorrez,mahasti bikain izateko.Nolatan bihurtu zarafruitu garratzeko sasimahasti?

22. Nahiz eta zeure buruaxaboiz eta lixibaz garbitu,ez da nire begi aurretik aldentzenzure bekatuaren zikina.Hala diot nik, Jainko Jaunak.

23. «Nolaz ausartzen zara esaten:“Ez naiz kutsatu,ez naiz Baalen idoloenondoren ibili”?Ikus zeure urratsak haraneaneta aitortu zeure jokabidea;harat-honat dabilengamelukume kaskarinarenantzeko zara,

24. basamortuan hazitakoasteme basatiaren antzeko:beroaldian nork baretuhorren irrika?Nekerik ez horren bila dabilenak,beti aurkitzen baitu prest.

25. Geldi, Israel!Oinutsik ibili beharko duzu bestela,eztarria egarriak lehorturik.Zuk, ordea, “Alferrik da —diozu—,jainko arrotzak maite dituteta haien ondoren joango naiz”.

26. «Lapurretan harrapatualotsatu egiten den bezala,halaxe lotsatuko dira israeldarrak,herria eta erregeak,buruzagiak, apaizak eta profetak.

27. Egur-puska bati esaten diote:“Zeu zara nire aita”;harriari: “Zeuk nauzu sortu”.Bizkarra ematen didate,ez aurpegia;zoritxar-egunean, ordea,“Zatozkigu salbatzera” diote.

28. Judako jende horrek,non dituzu zeuk egindako jainkoak?Datozela zoritxar-eguneanzu salbatzera.Hiriak bezainbat jainko izan dituzu.

29. Zergatik nahi nauzue salatu,zeuek izanik nire aurka altxatuak?Hala diot nik, Jaunak.

30. Alferrik zigortu ditutzuen seme-alabak,ez baituzue eskarmenturik hartu.Zeuek hil dituzue profetak ezpataz,lehoi amorratuak bezala.

31. (Zuek, orain bizi zaretenok,entzun arduraz Jaunaren hitza).Israel, eremu soilbihurtu ote naiz zuretzat?Ala beti ilunpe beltzeandagoen lurralde?Zergatik diote nire herritarrek:“Nahi duguna egingo dugu,ez gatzaizkizu inoiz ere itzuliko?”

32. Ahantz ote daitekeneskatxa bere bitxiaz,andregaia bere ezkontza-soinekoaz?Nire herria, berriz,ahaztua dago nitazaspaldi luzean.

33. Zein ederki dakizunmaitaleen etxerako bidea!Zein maisu zarengaiztakeriarako bidean!

34. Zikinduta dauzkazu jantziakbehartsu eta errugabeen odolez;ez da, ez, hormak zulatzenharrapatutako lapurraren odola.Guztiarekin ere,

35. errugabea zarela diozu,Jauna ez dagoela inola erezurekin haserre.Hara, epaitu egingo zaitut,huts egin ez duzula esaka ari zarelako.

36. Zein arin aldatzen zaren bidez!Asiriak huts egin zizun bezalaxehuts egingo dizu Egiptok ere.

37. Hemendik ere lotsaz irtengo zara,eskuak buruan dituzula.Izan ere, nik, Jaunak,mespretxatu egiten ditutzure konfiantza-euskarriak;ez duzu horiekin ezer onik lortuko».

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 2