Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 2:1-2-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1-2. Jaunak bidali ninduen Jerusalemgo jendeari bere mezu hau hots egitera:«Gogoan dut, Israel,nola maite ninduzun gazte zinenean,gogoan zure ezkongaietakomaite-laztana:nola ibili zinen nire ondorenbasamortuan, erein gabeko lurrean.

3. Nirea zinen oso-osorik,uztaren lehen emaitzaknireak diren bezala.Kalte egiten zizutenakneuk zigortzen nituen:zoritxarra zetorkien gainera.Nik, Jaunak, esana».

4. Entzun Jaunaren hitza, Jakoben ondorengook, Israelgo leinu guztiok.

5. Hau dio Jaunak:«Zertan huts egin nienzuen arbasoei,haiek niregandik aldentzeko?Hutsaren atzetik ibili ziren,hutsaren hurrengo bihurtu dira.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 2