Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 2:19-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

19. Zeure gaiztakeria izango duzu zigor,zeure desleialkeria zentzabide.Kontura zaitez eta ikasizein gogorra eta garratza denJauna, zeure Jainkoa, baztertzea,nireganako begirunerik ez izatea.Nik, Jaun ahalguztidunak, esana.

20. «Aspaldidanik duzuhautsia uztarria,aspaldidanik etenaknirekiko lokarriak;esan duzu:“Ez dut gehiago esklabo izan nahi”.Edozein mendi-gailurretan,edozein zuhaitz handiren azpian,etzaten zinen prostituziorako.

21. Neuk landatu zintudanmahatsondo jatorrez,mahasti bikain izateko.Nolatan bihurtu zarafruitu garratzeko sasimahasti?

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 2