Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 18:5-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Orduan, bere mezua adierazi zidan Jaunak:

6. «Israeldarrok, ez ote nuke egin behar zuekin eltzegileak egiten duen gauza bera? Begira! Nola buztina eltzegilearen eskuetan, hala zarete zuek nire eskuetan. Hala diot nik, Jaunak.

7. Batzuetan, nazio edo erreinu bat lurretik erauzi, irauli edo hondatzeko erabakia hartzen dut.

8. Baina aipaturiko nazioa bere gaiztakeriatik aldentzen bada, damutu egiten naiz eta ez diot ematen pentsatua nuen zigorra.

9. «Beste batzuetan, berriz, nazio edo erreinu bat eraiki eta landatzea erabakitzen dut.

10. Baina, niri aditu beharrean, gaizki iruditzen zaidana egiten badu, damutu egiten naiz eta ez diot egiten agindua nion mesedea.

11. «Zoaz, bada, orain, eta esan Judako jendeari eta Jerusalemgo bizilagunei, nik, Jaunak, pentsatua dudala haiek zigortzea eta prest nagoela nire egitasmoa betetzeko. Erregutu beren jokaera okerra utz dezaten, beren ohitura eta egintzak onbidera ditzaten.

12. Baina honela erantzungo dizute: “Alferrik ari zara! Nahi duguna egingo dugu, nork bere joera gaiztoen arabera jokatuko dugu”».

13. Horregatik, hau dio Jaunak:«Egin itaunketa nazioen artean:nork entzun du horrelakorik?Israel neskatxa ederrakizugarria egin du!

14. Uko egiten ote die inoiz ere elurrakLibanoko harkaitz garaiei?Agortzen ote diramenditik datozen ur hotzak?

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 18