Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 18:19-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

19. Orduan, honela egin nuen otoitz:«Ardura nitaz, Jauna!Entzun nire salatzaileek diotena!

20. Ongia gaizkiaz ordaintzen ote da?Hilobia zulatu dute niretzat!Izan gogoan, Jauna,nola egon nintzen zure aurreanberorien alde erreguka,zure haserreaberoriengandik aldendu nahian.

21. Baina orain,hil itzazu goseakhorien seme-alabak,garbitu ezpataz;geldi bitez emazteakseme-alabarik gabe eta alargun;hil bitza izurriak gizonak,eta guduak gazteak!

22. Bete garrasiz horien etxeak,bat-batean lapurrak sarraraziz!Zuloa egin baitzuten ni erortzeko,sareak ipini bidean ni harrapatzeko.

23. Ongi ezagutzen dituzu, Jauna,ni hiltzeko dituzten egitasmoak.Ez barkatu horien gaiztakeria,ez kendu zeure begi-bistatikhorien bekatua!Bota itzazu lurrera zeure aurrean,ekin horien aurkazeure haserre-egunean!»

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 18