Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 18:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Agindu hau eman zidan Jaunak:

2. «Jaits zaitez, Jeremias, eltzegilearen lantegira eta hantxe adieraziko dizut neure mezua».

3. Jaitsi nintzen, beraz, eltzegileagana eta lanean aurkitu nuen.

4. Buztinez egiten ziharduen ontzia eskuetan hondatzen bazitzaion, beste bat egiten zuen ondoen iruditzen zitzaion eran.

5. Orduan, bere mezua adierazi zidan Jaunak:

6. «Israeldarrok, ez ote nuke egin behar zuekin eltzegileak egiten duen gauza bera? Begira! Nola buztina eltzegilearen eskuetan, hala zarete zuek nire eskuetan. Hala diot nik, Jaunak.

7. Batzuetan, nazio edo erreinu bat lurretik erauzi, irauli edo hondatzeko erabakia hartzen dut.

8. Baina aipaturiko nazioa bere gaiztakeriatik aldentzen bada, damutu egiten naiz eta ez diot ematen pentsatua nuen zigorra.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 18