Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 17:21-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

21. Hitz egin honela: Ez eraman inolako zamarik larunbatez, bizi nahi baduzue, ez sartu ezer Jerusalemgo ateetan barrena.

22. Larunbatean, ez atera zamarik zeuen etxetik, ez egin inolako lanik. Larunbata niri behar didazue sagaratu, zuen gurasoei agindu nien bezala.

23. Haiek ez zidaten aditu, ezta jaramonik egin ere; burugogor jarri ziren eta ez zuten obeditu, ez zentzatu nahi izan.

24. «Baina zuek benetan aditzen badidazue, hiri honetako ateetan barrena larunbatez zamarik eramaten ez baduzue, baizik eta egun hori niri sagaratzen badidazue, inolako lanik egin gabe,

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 17