Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 17:1-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. «Judaren bekatuaburdinazko eztenaz idatzia dago,diamantezko puntaz zizelkatua,bere bihotz barruan,bere aldare-ertzetako adarretan.

2. Seme-alabak bezaingogoangarri dituztealdare eta zutoin sakratuak,zuhaitz handien azpianeta muino-gailurretan,

3. mendian eta landan eraikitakoak.Judako herri hori,etsaien esku jarriko ditutzure aberastasunak eta altxorrak,lurralde osoan zehar,sasikultu-lekuetan,egin duzun bekatuagatik.

4. Utzi egin beharko duzueman nizun ondarea.Zeure etsaien esklabo egingo zaitutezagutzen ez duzun lurralde batean,nire haserrearen sua harrotu baituzuitzalezineko sugarretan».

5. Honela dio Jaunak:«Madarikatuakonfiantza gizakiagan duena,giza indar hutsean oinarritzen denaeta niregandik urruntzen!

6. Basamortuko zuhaixkarenantzeko da:ez du sasoi onik izango,lur idorretan landatua,biziezineko lur gazitan.

7. «Bedeinkatuakonfiantza niregan duena,euskarri ni nauena!

8. Ur ondoan landaturikozuhaitzaren antzeko da:ur bizigarrietarazabalduko ditu sustraiak,sargoriari ez dio beldurrik:haren hostoak beti berde;lehorte-urtean ere hura lasai,ez dio uzten fruitua emateari.

9. «Ez da ezer giza bihotza bainomaltzurragorik, sendaezinagorik.Nork antzeman berari?

10. Neuk, Jaunak,ikertzen eta aztertzen ditutgizakiaren buru-bihotzak,nori bere jokaeraren ordaina,bere egiteen merezia emateko.

11. «Bidegabeki aberasten denabesteren arrautzak berotzen dituenhegaztiaren antzeko da:sasoirik oneneanihes egingo dio aberastasunak,eta azkenean txorotzat hartuko dute».

12. Gure santutegia tronu ospetsua,hasieratik goian ezarria.

13. Zu zara, Jauna, Israelen itxaropena!Zapuzten zaituztenekporrot egingo dute;zuregandik urruntzen direnakkondenaturik daude,ur bizien iturria —zu, Jauna—zapuztu dutelako.

14. Jauna, senda nazazueta sendatua geldituko naiz,salba nazazueta salbatua izango.Zu zaitut goresten!

15. Jendeak esaten dit:«Non dira, bada,Jaunaren mehatxuak?Bete bitez!»

16. Nik ez diot muzin eginprofeta izateari;halere,ez dut opa izan zoritxar-egunik.Badakizu zuk hori, neure eskariakaurrez aurre egin dizkizut eta.

17. Ez zaitez izan niretzat beldurgarri,zu,zoritxarrean babes zaitudan hori!

18. Huts eragiezuerasoka ari zaizkidanei,eta ez niri;jo bitza haiek beldurrak,eta ez ni.Bidali haiei zoritxarra,suntsi itzazu, suntsi erabat.

19. Jaunak esan zidan: «Zoaz eta ezar zaitez Judako erregeek sartu/irtenak egiteko erabiltzen duten Jerusalemgo ate nagusian; egizu gero gauza bera hiriko beste ate guztietan ere.

20. Eta ateetatik igarotzen diren guztiei —Judako erregeei, hirira datozen judatarrei eta Jerusalemgo bizilagunei— esan nire mezua entzuteko.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 17