Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 13:18-27 Elizen Arteko Biblia (EAB)

18. Jaunak esan zidan:«Esan erregearieta erregina amari:Eser zaitezte lurrean,erori baita zuen burutikerrege-koroa preziatua.

19. Negeveko hiriak setiatuak daude,ezin ditu inork ere askatu.Juda osoa erbestera doa,oso-osorik atzerrira».

20. Jaso begiak, Jerusalem!Ikusi etsaia iparraldetik etortzen.Non da nik eman nizun herria,harrotzeko bide zenuen artaldea?

21. Eta zer esango duzu, Jerusalem,adiskidetzat eduki ohi dituzunekberen agintea ezartzeaneta zu menderatzean?Oinaze bizitan aurkituko zara,emakumea erdiminetan bezala.

22. «Zergatik gertatzen zait hau?»galdetuko duzu.Jakin,zeure bekatu kontaezinengatik dela.Horregatik biluztu zaituzteeta indarrez bortxatu!

23. Alda ote dezake beltzakazalaren kolorea?Edo lehoinabarrakbere larru pikardatua?Ezta zuek ere:txarrean ohituak, ezin onik egin.

24. Jaunak dio:«Basamortuko haizeak daramanlastoa bezalasakabanatuko zaituztet.

25. Hori da zure zoria, Israel,nire aldetik merezia duzuna,ni ahaztueta sasijainkoez fidatu zarelako.

26. Nik ere biluztu egingo zaitut,zure lotsariak bistan jarriko.

27. Zure adulterioak, irrintziak,prostituzio lotsagabea!Muinoetan eta landa zabaleanikusi ditutzure egintza higuingarriak!Zure zorigaitza, Jerusalem,ez baituzu garbi izan nahi!Noiz arte horrela?»

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 13