Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 12:5-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Jaunak erantzun zidan:«Oinezkoekin lasterkanekatzen bazara,nola lehiatu nahi duzuzaldizkoekin?Lurralde lauanseguru ez bazabiltza,nola moldatuko zaraJordan inguruko malkarretan?

6. Zeure etxekoek, zeure anaiek ere,saldu egin zaituzte,elkar hartu dute zuri erasotzeko.Ez fidatu horiengan,hitz gozoak esaten badizkizute ere».

7. Jaunak dio:«Utzi egin dut neure herria,baztertu neure ondarea,etsaien eskura emanneure bihotzeko kutuna.

8. Nire ondare zen herri haubasoko lehoia bezalako bihurtu zait:orroka ari da nire aurka;horregatik ez dut gehiago maite.

9. Nire ondare zen herri haukolorezko hegaztia bezalakoa da:beste hegazti guztiak erasoka ditu.Zatozte, piztia guztiak,bil zaitezte hura irensteko!

10. Makina bat buruzagi etsaiksuntsitu du nire mahastia,oinazpian zapaldu nire alorra,basamortu bihurtunire alor zoragarria:

11. hondamendi, lugorri eta eremu.Lurralde guztia hondamendi,eta inori axola ez.

12. Basamortuko gordelekuetatikdatoz suntsitzaileak:ezpata ari da Jaunaren aginduz,ertz batetik besteralurraldea hondatzen;inorentzat ez bakerik.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 12