Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 9:8-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Israel herri osoak,Samarian bizi diren guztiekizango dute horren berri.Honela baitziotenharro eta puzturik:

9. «Adreiluzko etxeak erori badira,harlanduzkoak egingo ditugu.Piku-habeak bota badituzte,zedrozkoak jarriko dituguhaien ordez».

10. Baina Jaunak etsaiak xaxatu dizkioeta aurka altxarazi:

11. siriarrak ekialdetik,filistearrak mendebaldetik.Ahoa betean irentsi dute Israel.Hala ere,Jaunaren haserrea ez da baretu;luzatua du oraindik eskuazigortzeko.

12. Baina herria ez zenzigortzen zuenarengana bihurtu;Jaun ahalguztiduna bilatzenez ziren lehiatu.

13. Horregatik, Jaunak Israeloso-osorik moztuko du:buru eta buztan,palmondo eta kanabera;egun berean moztuko ere.

14. Arduradunak eta handikiakdira burua;gezurra irakasten duten profetak,buztana.

15. Herria bidetik okertu dute gidariek,eta galdurik dabiltza haiek gidatuak.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 9