Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 8:15-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Askok egingo dute bertan estropezu, erori eta hil egingo dira; sarean bilduak eta harrapatuak geldituko dira».

16. Zigilupean gordea uzten dutirakaspen eta aitorpen hauneure ikasleentzat.

17. Jaunaren zain nago, nahiz eta harkJakoben herriari aurpegia gorde;harengan nik itxaropen.

18. Zuek, ene ikasleok, begira nirieta Jaunak eman dizkidan haurrei:Sion mendian bizi denJaun ahalguztidunak jarri gaituIsraelentzat ezaugarri eta zantzu.

19. Bai, hau esango dizuete segur aski:«Egiezue kontsultanekromante eta igarleei,isil-misilean eta marmarkaari ohi diren horiei.Herri batek ez ote dizkiebizien gorabeherak beren jainkoeieta hildakoei galdetu behar?»

20. Zuek, ordea, egon adiirakaspenari eta aitorpenari!Hauetara jotzen ez duenakez du egunsentirik ikusiko.

21. Batetik bestera ibiliko da jendea,larri eta goserik.Goseak amorraturik,madarikatu egingo duteberen erregea eta beren Jainkoa.Nahiz gora begiratu,

22. nahiz lurrera begiratu,estualdia eta ilunpea,iluntasun larriaizango dute nonahi.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 8