Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 8:1-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Honela agindu zidan Jaunak: «Hartzazu ohol handi bat eta idatzi hizki arruntez: “Maher-Xalal-Hax-Baz” —hau da, “Laster harrapaketa, berehala lapurreta”—.

2. Hartu gero bi lekuko fidagarri: Urias apaiza eta Zakarias, Jeberekiasen semea».

3. Bien bitartean, neure emazte profetesarekin harremanak izan nituen; haurdun gelditu zen eta semea izan zuen. Jaunak esan zidan: «Jarriozu izena “Maher-Xalal-Hax-Baz”.

4. Izan ere, haurrak “aita” eta “ama” esaten ikasi baino lehen, Damasko eta Samaria hustu egingo dituzte eta bertako aberastasunak Asiriako erregeari eramango».

5. Honela esan zidan Jaunak berriro:

6. «Retzin eta Pekahen beldurrez,herri honek Siloeko ur bareeimuzin egin dienez gero,

7. Eufratesko ur handi eta indartsuenazpian hartuko du Jaunak,Asiriako erregeareneta haren indar guztienazpian, alegia.Ubide eta ibai-bazter guztietangainez egingo du urak.

8. Judara iritsiko da,urpean hartuko du,dena leporaino estaliko.Haren ur-adarrekluze-zabal osoanestaliko dute zure lurraldea,oi Emmanuel!»

9. Ikara zaitezte, herriok,suntsitu egingo baitzaituztete!Entzun hau,urrutiko lurralde guztiok:armak hartu arren,suntsitu egingo zaituztete;bai, armak hartu arren ere,suntsitu egingo zaituztete.

10. Asmatu egitamuak:bertan behera geldituko dira.Proposatu nahi duzuena:alferrik izango da,Jainkoa gurekin baitago.

11. Eskutik hartu ninduen Jaunak eta herri honen bideari ez jarraitzeko agindu zidan, esanez:

12. «Ez esan “matxinada” herri honek “matxinada” esaten dion guztiari. Ez izan beldurrik, ez ikararik, herri hau beldurtzen duenarengatik.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 8