Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 7:3-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Orduan, Jaunak Isaiasi esan zion: «Hartu zeure seme Xear-Jaxub eta zoaz Akazengana; goiko urtegiko ubide-muturrean, oihal-garbitzailearen sororako bidean aurkituko duzu.

4. Eta esaiozu:«Egon erne, baina lasai!Ez beldurtu, ez ikaratuSiriako Retzineneta Remaliasen semearenhaserre-sumina dela eta,kea darien ilinti-mutur bibesterik ez baitira.

5. Zu galtzekoelkar hartu dute siriarreketa Israelgo herri eta erregeak.Honela diote:

6. “Igo gaitezen Judaren aurka,setia dezagun eta menpean hartu,eta jar dezagun bertan erregeTabeel-en semea”.

7. Baina hona zer dioen Jaunak:Ez, ez da horrelakorik gertatuko!

8-9. Damasko da Siriako hiriburu,eta Retzin Damaskoko buruzagi;Samaria da Efraimgo hiriburu,eta Remaliasen semeaSamariako buruzagi;baina hirurogeita bost urte barru,Efraim, suntsitua,ez da jadanik herri izango.Sendo sinesten ez baduzue,ez duzue sendo iraungo».

10. Beste mezu hau ere eman zion Jaunak Akazi Isaiasen bidez:

11. «Eskaiozu zeure Jainko Jaunari ezaugarri bat, nahiz lurraren barrenean nahiz zeru gorenean».

12. Eta Akazek erantzun: «Ez dut ezaugarririk eskatuko, ez dut Jauna tentatu nahi».

13. Orduan, Isaiasek esan zuen:«Entzun, Daviden ondorengook:gizakiak nekaraztea aski ez duzuela,nire Jainkoa ere nekarazinahi al duzue?

14. Jaunak berak emango dizue, bada,ezaugarria:hona, andre gaztea haurdun dagoeta semea izango du,eta Emmanuel,hau da, “Jainkoa gurekin”,jarriko dio izen.

15. Gatzatua eta eztiajango ditu haurrak,gaitza baztertzekoeta ona aukeratzekogauza izan arte.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 7