Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 66:17-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

17. Beren zuzendariaren atzetikbaratzeetan kultua egitera joatekoberen burua sagaratzeneta garbi egiten dutenak,txerri, arratoieta beste abere kutsatuenokela jaten dutenak,denak batera galduko dira,baita beraien egite eta asmoak ere.Jaunak esan du.

18. Jaunak dio:«Hizkuntza orotako nazioakbiltzera etorriko naiz;haiek etorrieta nire ospea ikusiko dute.

19. Ezaugarri bat emango diet:beraien artean bizirikgeldituriko batzuknazioetara bidaliko ditut,Tarsis, Puteta arkulari trebeak dituen Ludera,Tubal, Greziaeta urrutiko herrietara,inoiz nire berri izan ez duteneta inoiz nire ospea ikusi ez dutenherrialdeetara.Nire ospea iragarriko dutenazioen artean.

20. Atzerriko nazio guztietatikekarriko dituzte zuen herritarrakzaldi, gurdi eta ohatiletan,mando nahiz gamelu gainean;niretzat, Jaun honentzat,opari gisa ekarriko dituzteJerusalemgo nire mendi santuraino,israeldarrek beren opariakontzi garbietan Jaunaren etxeraeraman ohi dituzten bezalaxe.Hala diot nik, Jaunak.

21. Eta beraietako batzuk ereaukeratuko ditut apaiz eta lebitar.Hala diot nik, Jaunak.

22. Nik egingo ditudan zeru-lur berriektinko iraungo duten bezala,tinko iraungo dutezuen ondorengotzak eta izenak ere.Hala diot nik, Jaunak.

23. Eta ilberri oro eta larunbateronire aurrean ahuspezteraetorriko dira gizaki guztiak.Hala diot nik, Jaunak.

24. Eta, tenplutik irtetean,nire kontra altxatu zirenengorpuak ikusiko dituzte:karraskatzen dituen harraez da hilko,ezta erretzen dituen suaitzaliko ere;mespretxagarri izango diragizaki guztientzat».

Irakurri kapitulu osoa Isaias 66